Presaka ibiltzen gera beti, agenda hamaika gauzez betea, gauza ezberdinak. Egindakoak, eta gero datozenekin izaten dugu betea burua.
Saio batera iristen garenean, bai gu bai ikasleak hor gaude, eta era berean beste leku batzuetan gaude.
Probatu… saio baten hasieran… dituzten koadernoak, portatilak, e.a. alde batera utzi ditzatela. Eroso eseri, eta bela bat piztu. Itxi begiak, harnasa sakon hartu. Eta hartu minutu bat, kontzientzia hartzeko: non gauden, dakarzkigun tentsioak, zertara etorri garen, nola sartzen garen espazio honetara…
