Nikaraguara egindako bidaia batean Cantera (http://canteranicaragua.org/) izeneko erakunde bat ezagutzeko aukera izan nuen. Bertan, urtean behin edo bitan halako erretiro bat antolatzen dute komunitateetako buruei zuzendua, non partaidetza soziala eta espiritualitatea uztartzen duten. Eta erretiro horietan, urteetan zehar munduko leku ezberdinetatik berreskuratzen joan diren dantza erritualak erabiltzen dituzte.
Dantza horiek zerbait berezia dute: norberaren eta taldearen kontzientzia hartzen, norberaren konexioa lantzen, eta taldearen parte sentitzen laguntzen dute. Nia eta nia taldean; orain, iraganetik datozen soinuak eta erritmoak ekarriz, etorkizunera begira.
Urratsak oso sinpleak, errepikakorrak eta errazak dira. Ez da ain garrantzitsua horiek ondo egitea, musikaz eramaten uztea eta sentitzea bai ordea.
Dimentsio ezberdinak landuz, jorratu nahi dugun gaira beste leku batetik sartzen laguntzen digute. Gai ezberdinak landu izan ditudan formazioetan erabili ditut, publiko ezberdinekin, nahiko emaitza onarekin. Batzuetan amaitzeko, bestetan hasteko, urratsen esanahia gaiaren arabera itzuliaz.
Gehien erabili izan ditudanak hiru hauek izan dira:
Lidergoaren dantza (Danza del liderazgo):
https://www.youtube.com/watch?v=EUYipKyb8_U&list=PLQMlpdj8Rqqd250jDDLtPI55ZDda92KiG&index=6&t=5s
Nor bere muinean sartzeko dantza (Danza entrar en su centro):
https://www.youtube.com/watch?v=mypBevqcct8&list=PLQMlpdj8Rqqd250jDDLtPI55ZDda92KiG&index=14
Bizi-Iturria dantza (Danza fuente de vida):
https://www.youtube.com/watch?v=OPT3gIinkyE&list=PLQMlpdj8Rqqd250jDDLtPI55ZDda92KiG&index=17