
Aloña Braceras naiz. Hernanin jaioa, hezkuntza bereziko ikasketak egin nituen Eskoriatzan. Amaitu, eta hiru urte eta erdi pasa nituen Venezuelan boluntario moduan. Handik bueltan, eta 13 urtez, ALBOAN GGKEan egon naiz lanean, garapenerako hezkuntzan, proiektu ezberdinak aurrera emanaz, eta, gehienbat, nazioarteko boluntariotza gaietan. Azken bi urte hauek bilatze prozesuan nabil, etxetik (EHtik) mugitu gabe mundu berriak deskubritzen. 2009an Nikaraguara egindako lan-bidai batean, Cantera izeneko erakundea ezagutzeko aukera izan nuen, neurri batean, inflexio puntua izan zena nire bilatzean. Eurak oso ondo uztartzen dute arlo soziala eta espirituala. Orduztik, erantzuten saiatu naizen galderetako bat izan da nola uztartu ditzakegun guk ere, gure testuinguruan, jakinda arlo sozialean inplikatutako herritarrak nahi baditugu pertsonaren dimentsio guztiak ukitzea behar beharrezkoa dela, aldaketak sakonak eta iraunkorrak, eraldatzaileak izango badira.
2013an, geldialdi bat egin eta Guatemalara joan nintzen ICE/CEFASen (jesuitek bertan duten espiritualitate zentroa) urtero antolatzen duten PAF (programa para acompañantes y formadores) ikastaroa egitea. Handik bueltan Mirian sareak (Red Mirian, Espiritualidad Ignaciana Femenina) antolatzen duen bi urtetako akonpainamenduari buruzko mintegia egiteko aukera izan nuen.
Blogaren aurkezpena, zertarako
Espiritualitate hitzaren eta akonpainamendu hitzaren atzean intuitzen dudanak apasionatzen nau, gehien bat arlo sozialarekin lotura egiten duenean eta feminismotik jasotzen ditudan ekarpenekin orain artekoak zalantzan jartzen ditudanean. Pasio horretan amesten naiz, eta amets hori gauzatze nahian galtzen naiz. Nondik hasi, nondik jarraitu. Nola jarri hitzetan, hitzetan jartzen ez dakidana.
Amets horren gauzatzean, blog honek badu zeregina. Berriro ere intuizio mailan. Intuizioak, batzutan zehaztasunak, “de cajón” diren gauza horiek beste batzuekin partekatzeko desioa. Nire prozesu pertsonalean lagungarri izan zaidana niretzako ez gordetzearen desioak bultzatuta, nire beldurrei aurrez aurre begiratuz, zergatik ez? bat luzatu eta desioari bide ematen hasteko urrats bat bada ere blog hau.
Aurrez aurretik zehaztu gabeko iparrorratzarekin, “déjate sorprender por el espíritu” premisa nire egingo dut beste behin, eta bidea pausuz pausu egiten joango naiz. Helmuga alde batera utziaz, bideaz gozatuz.
Hau bada ere, nire konfort gunea alde batera uztea. Hitzak interneta bezalako esparru zabal, publiko eta bakarti honetan nire nia azaltzea. Etxeko ateak zabaltzea bezala.
Blog honen bitartez nire pasioak partekatu nahiko nituzke. Partekatze horrek nire barneak txukuntzeak eskatzen dit, kaosak aspaldi honetan definitzen nauen honetan. Erronka izango da beraz, edo kaosarekin errekonziliatzeko tartea.
Partekatzea gustatuko litzaidakena ez da arlo teorikoa, arlo bibentziala baizik. Alde batetik, sortzen zaizkidan gogoetak, beste guztiaren nondik norakoak azal ditzazkenak; eta bestetik, praktika zehatzak, maila pertsonalean neri lagundu didatenak, eta emandako formazioetan eta akonpainatutako itinerarioetan (ibilbideetan) eta esperientzietan erabilitako erremintak, metodologiak, materialak, e.a. lagungarriak izan direnak taldearentzako.
Eman diezaiogun hasiera beraz… ta izan dadila behar duena izan.